BCCCAP00000000000000000000273

Behar izan-ekin ez da erabiltzen ergatibo marka: "juan verdu predicacera Lazaro" 2,2; "egun au izan vearda" 1,l; "izan veardutela señaleac" 1,l; aurki daiteke genitiboa objetuaren ordez: "guizonaren formacean" 1,2,3; "penen predicazera" 2,2. Hiztegia Larramendiren aztarnarik ez dugu ikusi. Bestalde, hemen sartzen ditu- gun hitzak ez dira berriak, oso ezagunak &en hitzen aldaerak baizik. Hona zenbait berba: bekela, ellementa-elementu,erran-esan, inportazio 'inportantzia, garrantzia', jasi 'jaso, aupatu', llur-lur, mertxede, minzetu, odoi, solo-solik-soi- lliken . Adiikitegia Goian esan bezala, ez da beti galtzen amaiereko -n iraganaldian, eta gerta daiteke hori perpaus nagusietan, jakina. Ikus orain zenbait adizki jakingarri izan daitezkeenak: baiza 'bitez', degu-dugu, dira-dire 'dit', doke 'dauka', duze 'duzue', zaida 'zait', zaze-zazute 'ezazue', zekio 'zitzaion'. Gure lana Hitz hasierako V- larria, bokala denean, U- eginik idazten dugu, eta Y- larria 1- bihurturik. Latinezko pasarteak azpirnarratu egiten ditugu, berak azpimarratu gabe utzi baditu. Latin laburdurak deslaburtu egin ditugu, horren berri ez dugula ematen. Orrialdeak guk zenbatuak &a, berak zenbatu gabe utzi zituelarik. Laburdurak: a. aditza, ad. adberbioa, adj. adjetiboa, d. determinatzailea, i. izena, ik. ikus, io. izenordaina, j. juntagailua, p. posposizioa.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz