BCCCAP00000000000000000000273
FRANTZISKO ONDARRA NOR, NON eta NOIZ Ez dakigu nork idatziak izan diren, ez eta non izan dire idatziak. Uste dugu XVIII. mendekoak direla, horretarako kontuan hartzen dugula ur mar- ka, besteak beste. Nafarroako euskara darabil egileak, beraz pentsa daiteke Nafarroan eginak direla. HIZKUNTZAREN INGURUAN Grafia Bokaletan, u- idatzi ohi du beti hitz hasieran, eta noizean bein y grekoa hitz eta silaba bukaeran, eta baita hitz hasieran ere. Kontsonanteetan, oso gutxitan erabiltzen du b- hitz hasieran. Horrela, ikus daiteke "beneficio" 1,2,1, baina "vatalla" 1,6,5; etab. Fonetika Bokaletan, gertakari asko gauzatzen da. Horrela, ei eta eu diptongoak ai eta au bihurturik aurkitzen ditugu: "ogai" 1,6,6; "zain" 'zein" 1,4,2; "despai- zen" 1,6,1; "naurritue" 1,2,1; "daus" 1,3,3; "mude" 'zeuden' 1,2,3; i-a eta u-a sekuentziak i-e eta u-e bilakaturik: "evangeliste" 1,l; "Izaniquen" 1,l; "disczllpe" 1,1, "dituden" 1,l; "dok" 'dauka' 1,4,2; i-e eta u-e sekuentziak i-a eta u-a eginik: "eguiñan" 1,l; "norbaitac" 1,4,2; ''nuu" 1,2,2; "vrtatic" 1,6,2; "zura" 1,5,4. Kontsonanteetan, hitz amaieran -S da beti, eta -st- ere beti, baina fonetika sintaktikoa dela medio gehiago sortzen da -zt beharbada -st- baino: "eztaquit" 2,1,2; "eztezu" 1,5,4; "ertu" 1,3,3. Deklinabidea. Ergatibo plurala -ek da: "emanziote prise vecatorec" 1,5,3, baina behin bakarrik aurkitu dugu; datibo plurala -egi da, eta hau bera kontsonantez bukatutako izen nagusietan: "dizquizunegui 1,2,1; "Abranegui 2,1,3; "Ezequiasegui 1,5,4; instrumental plurala -es: "virtute gucies" 1,l; soziatiboa -kin ia beti: "andiarequin" 1,l; destinaboa -rendako: "ar rendaco" 1,2,1. Erakusleak. Au, onec, onetaco, ontara, abek; ort; orrek, ortan, oiek; ore, arrek, artan, arren, artan. Izenordain pertsonalak. N< nic, nere, nites; zuc, wre, zaure; gur< gure. Aditza. Iraganaldian ez da beti galtzen amaierako -n kontsonantea: "eze- quio" 1,3,2, baina "oituen 1,2,3; "zue" 1,1, baina "zuen" 1,l; geroaldia tajutzeko beti -en erabiltzen da -n bukaeradun aditzetan: "izanen" 1,l; egui- ñen" 1,l.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz