BCCCAP00000000000000000000258

ESKAINTZA Liburuxka huntan dauden kantuak berexten hasi nintzenean, zu, nafar irakurle hori, iduki zintudan gogoan. Kantu hauek zureak dire, arbasoenganik on– dorioz etorri zaizkitzu; geroztik zurea dena zuri itzuli beharra nedukan, eta ez dut hori bertzerik egin: yabeari berea den gauza bihurtu. Hindutar poetak dio– nez, «bihotza ez da nigarretan edo kantuetan baizik ematen». Horra bada, liburutxo hunen harnean, bitxi– -untzi batean bezela gorderik, ematen dautzut Nafa– rroaren bihotza. Euskarazko kantu hauek bereziki Nafarroako eus– kal-herrientzat direla egia da, bai. Bainan halere Nafarroako bertze herri guziei, baita txikienei ere, eskaintzen dabet lore-bilduma hau. Guk, Nafarroaren erditsuan yaio garenok, berdin ederresten eta biho– tzez maite ditugu gure aldameneko bi nafar zatiak: bai Erriberako nekazalgo-lur gizen ugariak, bai Men– dia!deko oihan ostotsu eta ibar xoragarri eta men– dixka berdeak. Bi lurralde horietan aroa edo egu– raldia eta etxeko buruzpidea ez dire berdin. Baina bereztasun hori batzuen eta bertzen onerako da, eta geroztik nafartarrak elkarganik urrundu ez, bainan elkarrekin lotu eta batu behar gaitu. Eta hanbatenaz estuago lotu eta bat egin behar gaitu izkuntzaren eta folklorearen bereztasunak, bi gauza horiek nafartar IX

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz