BCCCAP00000000000000000000172
7 Anaiek, Kristoren ikasle tasan Frantziskoren seme direnez gero, gogora bezate apostolutza bizierak fede alde ta lagun hurkoa salbatzeagatikgurutzeatajazarpenasufritzekoegokitasunaeskatzen duela odolaitortza emateraino. 146.1 Ari bitezanaiekgartsuki edozein apostolutzan, norberak asmatuan ere, bainan beti beren nagusiaren menpeko. 2 Aita Santuaren eskubidea ezikOrdenaren zerbitzuak erabiltzeko Eliza osoaren onerako, tokiko Gotzainaren esku dago edozein apostolutzan aritzea, beragandikbaitdute anaiek aginte taeskubide oro,beraienministroekaztertu etaonetsidituztenondoren.Nagusiek ontzat har bezate gogo onez, ahal denez eta gure karismaren arabera, Jainko herriaren zerbitzuan eta gizakien salbazioan lan egiteko Gotzainek dei egiten digutenean. 3 Kapitulu probintzialari dagokio apostolu-ekintzak garaien eskakizunei egokitzea, gure frantziskotar-kaputxino izaera alda gabe; bainanministro probintzialaren egitekoa da, definitorioren adostasunaz, probintzian apostolutza antolatzea. 4 Anaiarteko nagusiak, arlo garrantzitsuenetan tokiko Kapituluari entzun ondoren, bana bitza iharduerak, Elizaren beharrak eta· anaia bakoitzak dituen gaitasunak kontutan hartuz, eta eliz– agintariek tajutu dituztenpastoralerakundeekin erabatelkarturik. 5 Anaiek egin bezate lan, gogo onez, Elizaren beste erlijioso institutoek dituzten egiteko eta egitasmoetan. 147. 1 Ohitu bitez anaiekgaraienezaupideakigartzera,horietansinesmen begiek antzematen bait die jainkozko xedeei, ebanjelizatze eskakizunek eta gizakien beharrek eskatzen duten hainbatekoak izan daitezen gure apostoliko egitasmoak eta ekinbideak. 2 Susta bitzate ohizko apostolu-ekintzak, hots, herri misioak, gogojardunak, kristauen sakramentu-aitortza, erlijiosaen ardura espirituala, batipat frantziskotarrena, orobat gaixoena, espetxeratuena, eziketa lanena eta sozial eragintzarena. 3 Apostolutzaren era berriak onarturik, ardura bitez biziki pastoral arreta arrunta ez dutenen alde beren bizimolde berezia dela-ta, esaterako: beren kristau bizitzan arriskuz inguraturik dabiltzan gazteen alde, etorkinen, langileen, ekonomiko arazoagatik edo etsaikeriagatik edo arraza-gorrotoagatik erasotuak direnen alde. 93
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz