BCCCAP00000000000000000000172

AITA SANTU HONORIO Ill.AREN BULDA ANAIA TXIKIEN ERREGLARI BURUZ Honorio Gotzain eta Jainkoaren zerbitzarien zerbitzariak. Seme maiteditudan AnaiFrantxisko etaanaia Txikien Ordenako beste anaiei, osasuna eta apostolu bedeinkapena. Ohitura du apostolu Aulki honek, eske datozkionen nahi jainkotiarrei amore ematea eta asmo egokiei onginahiz laguntzea. Horregatik, bada, Jaunarengan seme kutun zaituztedanoi, zuen eskari jaieratsuak adituz, idazki honen barnean datorren zuen Ordenako Erregla -oroitzapen oneko Inozentzio gure aurreko Aita Santuak onetsia-, apostolu agintez nahi dugu berretsi, eta idazki honen babesaz baieztu. Honela da Erregla hori: 1. ATALBURUA JAUNAREN IZENEAN HASIERA EMATEN ZAJO ANAJA TXIKIEN ERREGLA ETA BIZIBIDEARI AnaiaTxikienErreglaetabizibidea honela da; alegia: Jesukristo gure Jaunaren Ebanjelio santua gordetzea, obedientzian, berenik gabe eta kastitatean biziz. Anai Frantziskok obedientzia eta begirunea hitz– ematen dizkio Honorio Aita santu jaunari, eta legez aukeratutako haren ondorengoei eta Erromako Elizari. Eta beste anaiak beude beharturik anai Frantziskori eta haren ondorengoei obeditzera. 7

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz