BCCCAP00000000000000000000172
ZAZPIGARREN ATALBURUA ANAIEN PENITENTZI BIZIERA 101.J Jesukristok, Erreinuaren Ebanjelioa hotsegitean, dei egin zien gizakiei penitentziaegitera, hots, erabateraberritzera, bidehorretaz hasten bait dira Semeagan disdiratu zuten Jainkoaren santutasun eta maitatzearen modura pentsatzen, eritzi ematen eta biziera moldatzen. 72 2 Fedean eta bataioan hasiera duen bihotzberritze honek geure buruari gero ta gehiago uko egitera daraman etengabeko ekintza eskatzen du. Jainkoarentzat bakarrik biziz, gizakiekin lotura berriezloturik, batezere,pobreekin, penitentziarenbidez azkartzen gara ebanjeliko anaiartea eraikitzeko. 3 San Frantziskok, Jaunaren laguntzaz, bere penitentzi-bizierari hasiera eman zion legenardunen alde errukitsu izanez eta orduan alde egin zuen mundutik. 4 Pozik eta bihotz beroz, Ebanjelioko zoriontasunen arauz eratu zuen bere bizitza, eta aspertu gabe hotsegin zuen penitentzia, gizakiei eraginez hitzez etaegintzezKristoren gurutzeaeramatera, eta bere anaiak penitentzi-egile izatea nahi izan zuen. 5 Penitentzi-espiritua, biziera latz baten bidez, gure Ordenaren berarizkoada;KristoetasanFrantziskoeredutzategiazki harturik, bizi estua hautatu bait dugu. 6 Espiritu horren eragipenez eta gure baitan bai ere gizartean dagoela bekatua aitortuz, saia gaitezen etengabe geure ta besteen onbideratze lanean, Kristo gurutziltzatu eta biztuari geure buruak antzeratuz. 7 Ekintza horretaz,Kristoren atsekabeei falta zaienaosoturik, Eliza beti santu eta, bide batez, garbitasun beharrez dagoenarenlankide gara,etagizadiamaitasun beteanelkartukoduenJainkoErreinuaren etorrera sustatzen dugu.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz