BCCCAP00000000000000000000172

89.I Bestalde, gure anaiarteek ez dute karitatea mugatu behar etxe barrukoetara soilik, baizik eta, zabal bitez ebanjeliko arretaz gizakien beharretara, etxe bakoitzaren egokera kontutan hartuz. 2 Anaiarte batetan har daitezke gure biziera barneagotik bizi nahi duten laikoak, hala gure otoitzean nola elkar maitasunean edo apostolutzan partekide izan nahi badute. 3 Holakoak hartzeko denboraldi labur baterako, nahikoa da tokiko Kapituluaren baietza; bainan luzarorako badatoz, beharrezko da nagusi buruaren baietza ere. 4 Nagusi buruakharditzake bereKontseiluarenbaietzaz,sendikotzat bezala bizi guzirako beren buruak Jainkoari eskaini dizkioten laikoak, elkarbetebeharetaeskubideei buruz aurretikhitz-hartuz. 90.1 Anaiarte berak,guztien baietzazeta nagusiaren zuzendaritzapean, zaindu bitza etxeko sozial komunikabideak, guztien onerako eta ekintzetarako zerbi ditzaten, eta bide batez, pobretasuna, otoitz giroa, anai-biziera ta lanaldia gordetzeko moduan. 2 Sozial komunikabideak erabiltzean, hauta bitez berak neurriz eta erizpide helduaz; eta baztertu bedi axola handiz fede, moral eta erlijioso bizieraren kontrako dena. 3 Anaiek, batipat nagusiek, jakinazi bitzate, ongien deritzaien bidez, anaidien,probintzienetaOrdenarengertaeranabarmenenak. 91.1 Etxetik irtetzean, eska biezaiote anaiek baimena nagusiari, probintziako ohituraren arabera. 66 2 Bidaiei buruz, anaia bakoitzak baimena eskatu aurretik, azter bitza bere barnean bidaiaren arrazoinak, kontuan hartuz gure pobretasuna, espiritual eta anai-biziera eta herriari eman behar zaion testigutza. 3 Nagusiek bidai baimena ematekoan joka bezate zuhur. Ministro jeneralari, definitorioren adostasunaz, dagokio Ordena guzirako bidai baimena arautzea, eta ministro Probintzialari, bere definitorioren baietzaz, bere probintziarako. 4 Anaiartearen etxeetatik kanpo diren egotaldi luzeei buruz, bete bitez zuzenbide arruntaren arauak. 5 Ibilbideak erabiltzean, gogora bezate anaiek gure pobretasun eta apaltasun biziera.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz