BCCCAP00000000000000000000172

6 Nagusiak ikus bitza maiz eta anaikiro bere eriak eta espiritualki susperrerazi berak edo beste norbaiten bidez: eta gaitza balitz arriskutxua, esan biezaio zentzuz gaixoari eta prestarazi sakramentuak hartzeko. 87.1 Anaia eriek ez bezate ahaztu anaia txiki garela. 2 Utzi bezate sendagile eta gaixozainen esku beren buruen ardura, pobreza ez haustearren arimen kaltez. eta eskertu bezate Jainkoa guztiagatik. 3 Gogora bezate eriek, beren oinazeak gogo onez eramanez. Kristo oinazetuaren iduri beteagoak izatera deituak direla bokazioari jarraituz, eta ardura bitez Kristoren atsekabeak zerbait sentitzen: orobat san Frantziskok bezala. gores bezate Jainkoa. bere maitez, oinazeak eta ezbeharrak egoarriz eramaten dituzten gaixoengatik. Gogora bezate, halaber, beren gorputzean Kristoren atsekabeei falta zaienaosoturik, Jainko herriarensalbazioari, mundu osoaren ebanjelizatzeari eta anaia arteko bizitzari laguntzen dietela. 88.1 Nagusiek susta bezate etengabe elkarrekiko biziera. 2 Anaiarteak osotzean. gure etxeetan nahiz alogeratuetan, begira bitzate anaien aiurria ta bizitzaren eta apostolutzaren beharrak, honela talde lana indartuz. 3 Famili-harremanak gordetzearren, arautu bedi zuhurki etazentzuz gure etxeetan eta egoitzetan arrotzen harrera, barnekoi, otoitz eta ikaste giroa kalte gabe gerta dadin. 4 Erlijioso biziera babestearren, zaindu bedi klausura edo toki berezi bat gure etxeetan. 5 Bainan, arrazoin bereziak direla-ta klausura gorde ezin daiteken etxean, nagusi buruak bere Kontseiluaren adostasunaz, arautuko du arazoa etxearen ingurugiroa gogoan hartuz. 6 Nagusi buruari dagokio klausuraren mugak ezartzea, lege-bidez aldatzea eta aldi baterako kentzea. 7 Premiazko aldietan eta behin-behingoz. tokiko nagusiak kendu dezake klausura. 8 Otoitzeta ikastegiroakeskatzen duen bake-ingurua gordetzearren, xaloki,zentzuzeta abegi onaren arauzeratuko direnmintzatokietan hartuko dira arrunki gure etxeetara datozenak. 65

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz