BCCCAP00000000000000000000172
BosKARREN ATALBURUA GURE LAN-MOLDEA 75.l Etengabe lanean ari den Jainko Aitak dei egiten digu izadiaren hobekuntzan berarekin aritzera, halaber norberaren nortasuna garatzera grazia den lanaren bitartez; honela elkartzen gara gure anaiekin eta eragiten diogu gizartearen aurrerapenari. 2 Jesukristok goitasun berri bat eman zion lanari eta salbazio orokorraren lanabes egin zuen, bai bere eskuz lan eginez eta gizakien beharraldia gozatuz, bai Aitaren mezua hotseginez. 3 San Frantziskok bere anaiei eskatu zien lan egiteko zintzo eta debozioz, eta bere exenpluz gizakien bizimoldean honela parte hartuz lanak duen goitasunaren testigu gerta zitzaigun. 4 Bere jarraitzaile zintzo garelarik, eta zinez txikienak garenez langile anitzekin berdinduzgeure buruak, lotu gakizkion egunoro lanari poziketaJainkoarenosperako; aldegin dezagun alferkeriatik eta elkartasun espirituz zerbitzatu ditzagun anaiak eta beste gizakiak. 76. l Geuretzatlana da funtsezko bizipideata gizakiei karitateaegiteko aukera, batez ere, gure lanaren emaitza beraiekin banatzen dugun heinean. 2 Anaia bakoitzaren lanak anaidi osoaren adierazpen izan behar du. Norberak erabil bitza pozik eta zabal-zabal bere kemenak, Jainkoagandik dituen gaitasunak, orobat adina eta osasuna, anaiartearen beharraldiak kontuan hartuz. 3 Anaiek ez dute hartu behar lana oroz-gaineko helburutzat edo beragan ezarri neurrigabeko lehia, ezta ere arriskatu otoitz eta eraspen espiritua, honi lagun behar bait diote lurreko beste gauza guztiek. 4 Honela, bada, uxa bezate hezierajarraikorraberagal erazten duen gehiegizko lanerako garra.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz