BCCCAP00000000000000000000172

2 Aldatzekoak aldatuz, honelajokabezanagusi buruak,Kontseiluaren baietzaz, bere barrutian dituen tokiko nagusiei buruz. 3 Ohi gabeko gastuak dira goi-nagusiaren kargurako eta anaien zerbitzu arruntarako beharrezkoezdirenak; baina tokiko nagusiari buruz, bereesku duenanaiartearenzaintzearruntari ez dagokiona. 74.l Pobretasun ebanjelikoa bizitzera deituak garenez gero, ohitu gaitezen urritasuna eramatera, Kristo bezala; eta gogora dezagun san Frantzisko, hain pobre nahi izan zuena, gabezi osoan eta bihotz lokarriak etenik, gutaz axola duen Aitaren besoetan ipini bait zuen erabat bere burua. 2 Eta ez dezagun sasi-pobre izan nahi, holakoak nahi bait dute pobre izan, ezeren hutsik ez izatekotan. 3 Gogoan izan dezagun pobretasun ebanjelikoa, bere bete-betean eta oroz gainetik, Jainkoagana eta gizakiengana erabat prest egotean datzala. 4 Horregatik, ez gaitez lurreko ondasunetaz zaletu grina txarrez, horrela mundu honetako gauzetaz balia gaitezen baliatuko ez bagina bezala, Aitaren osperako eta bere haurren onurako. 59

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz