BCCCAP00000000000000000000172

ill-gn Atala: Pobretasuna gure etxeetan 68.1 Etxe pobre eta apaletan bizi behar dugu, beraietan erromes eta arrotz bezala ostatu hartuz. 2 Etxe berri baterako tokia hautatzerakoan, gogoan har bitez gure pobretasun biziera. anaien onura espirituala eta bete behar diren ministeri lanak; eta antolatu bitez etxeak inori hurbil-ezinekoak iduri ez zaizkion eran, batipat jende apaleenei. 3 Hala ere, etxeak anaiartearen eskakizun eta ministerio lanetarako egokiak izan behar dute, bai ere otoitz egiteko, eginbeharretan aritzeko eta anai-bizierako aukerakoak. 69. I Ministroprobintzialaren egitekoada. definitorioren adostasunaz, etazuzenbidearenarauakgordez,gureetxeakeraikitzea,eskuratzea eta besterentzea. 2 Etxegintza bukatu ondoren, tokiko nagusiak ez beza eraiki, ez erauzi, ezta ere haunditu eraikita dagoena. tokiko kapituluaren eritzi eta aholkularien baietzik eta goi-nagusiaren baimenik gabe. 3 Tokiko nagusiak erabaki beza arretaz etxe zaintzeari eta bertako ondasunak gordetzeari buruz, bere kontseilarien baietza edukiz garrantzitxuen gauzetan. 70.1 Elizak izan bitez xume, egoki eta garbiak. 2 Ahaleginakeginbehardira,elizak,eginkizunliturgikoakospatzeko eta eliztarrek biziki parte hartzeko aukerakoak izan daitezen. 3 Sakristiak, egokiak eta apaiz-jantzi nahiz eliz-tresnez behar– hainbat hornituak izan behar dute. 4 Kultuari dagokion oroduin etaliturgi legeen araberako izango da, bainan ez pobretasun eta bakuntasunaren kaltez. IV-gn Atala: Ondasunen administrazioa 71.1 Kuria jeneralean, orobat probintzikoetan, nagusi buruak. bere aholkularien adostasunaz, izendatu duen ekonomo bat izango da diru eta beste ondasunen arduradun. 2 Etxebakoitzakereekonomobatizanbehardu,ministroprobintzialak definitorioren baietzaz izendatua; kargu hau, etxe nagusienetan nagusiaz beste batena izango da eskuarki. 57

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz