BCCCAP00000000000000000000172

4 Beraien izakeraeta aiurria gogoan harturik, eskolatuak izan bitez espiritual bizitzan, Jainko-hitzaren janariaz, liturjian esku hartuz, norberaren gogoeta eta otoitzaz, bidea, egia eta bizia den Kristok gero ta gehiago erakartzen dituela sentitzeraino. 5 Hasieraaldian, ardurabitezanaiakkaputxino-frantziskotarespiritua eta nola betea izan den ezagutzen, san Frantziskoren bizitza eta nolako pentsamoldea zuen Erregla gordetzez ikasiz, bai ere gure Ordenaren kondaira eta tradizio jatorrak; bainan batipat, biziera batera deituak izan bait dira. ardura bitez bera barnetik eta praktikan bereganatzen. 6 Landu bezate bereziki heuren eta gainerako gizakien arteko anaibizitza; eta lagunduko diete laster beren beharretan, Elizakin gero ta gartsuago elkarturik, ikas dezaten bizitzen. 7 Hasierako garaian, anaien heziera berezia eratu behar da horiek beteko dituzten lanbide, gora-behera eta barrutien estatutuen arabera. 8 Hasierako aldi guztiak izango dira gure bizimodua eramateko eta heziera emateko bereziki egoki diren, eta bortarako Ministro probintzialak bere definitorioren adostasunaz aukeratu dituen anaiarteetan. Hala ere, prailegaiak egin dezake bere lehenengo prestaera gure anaiarteetatik kanpo. Ministro Probintzialak, definitorioren oneritziz. bortarako baimena emanik. 9 Ministro jeneralari, bere aholkularien oneritzia duelarik, dagokio nobiziotzako etxeak sortzea, aldatzea eta ezabatzea, erabakia idatziz emanik. Kasu berezietan. agintedun honek berak nobizio bati eman diezaioke bere nobiziotza egiteko baimena Ordenako beste etxe batean. 26.1 Jainkoak anaiarteari eman dion edozein anaiak pozten gaitu, eta gure bokazio espiritua eraberritzera sustatzen gaitu. 2 Anaigaiak bereak direnez, anaiarte osoarena da benetan hasiera garaiko egitekoa. 3 Bainan, ministro probintzialak, bere definitorioren baietzaz, erabakiko dituen era eta muga barruan, eman biezaie beraien gidaritzaespiritu-bizitzan, anai-bizitzan,pastoraltzanesperientzia duten eta jakintzaz, zuhurtasunaz, espirituen senaz eta arimen ezagueraz ondo jantzita dauden anaiei. 37

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz