BCCCAP00000000000000000000172

BIGARREN ATALBURUA GURE BIZIERARAKO DEIAZ, HARRERAZ ETA ANAIEN HEZIERAZ 1-go Atala: Gure bizierarako deiaz 14.1 Bakoitzaren santutasuna ta munduaren salbazioa sustatzeko, Jainkoak, bere onginahiez, dei egiten die bizi maila guztietako kristau denei goi maitasun betera Elizan. 2 Dei honi erantzun behar dio norberak gogoz eta askatasunez, Jainkoarenborondateaetapertsonarengaitasunabatetorri daitezen. 3 Poz gaitezen guztiok eskerronez Jainkoak bere borondatez egin digun erlijioso dei bereziarengatik. 4 Frantziskotarkaputxinoizatekogurebokazioarierantzunez,guregan dagoen Kristoren betiko bizitzaren agiriko eta sozial testigutza ematen dugu, Kristo pobre ta apalari jarraitzen diogu eta nonnahi zabaltzen diegu, batipat behartsuei, mezu bat 5 Honela, erromes-anaiartea garenez, bihotzez eta egitez, peniten– te, gizonen zerbitzari eta txiki izanik, Elizaren salbamen lanari ekiten diogu. 15.1 Anaiek, giza legezko eta ebanjeliozko eduki aberats baten jabe direla, bizi duten besteei ematen dieten kontzientziatik batipat sortzen da bokazioak bilatzeko axola. Biziera hori aukeraturik, eskaintzen diete Jainkoari eta gizakiei egiazko zerbitzua, eta aberasten dute beren nonasuna. Holako bizieraren testigantza garbia emateko, bearreko dugu etengabeko biziberritzea. 2 Anaia guztiek parte har bezate bokazioak sustatzen, Jainkoak duen xedea gogoz betetzeko gure karismaren bitartez. 3 San Frantziskok lehenbiziko anaiartearen ugaritzeaz zuen kezka gogoratuz, anaia guztiak, batez ere ministroak eta anaiai¼ak arduratsu izan bitez bokaziojatorrak ezagutzen etapizten, batipat 31

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz