BCCCAP00000000000000000000172
3 Bizi dezagun bada. pozik gure anai-biziera pobreekin, beren gabezian eta xumetasunean bihotz guztiz parte hartuz. 4 Gogoan edukiz beraien gorputz-animako beharrak, saia gaitezen hitzez eta egitez beren giza ta kristau bizimoldea hobetzen. 5 Horrela. adierazten dugu gure anaiarteak duen txiki izatearen espiritua, eta bide batez, zuzentasun, batasun eta bake orantza bilakatzen gara. 13.1 Gure ebanjeliko deia emankor egitearren Elizan eta munduan, saia behar gara apostolu-bizitza zintzoki gauzatzen gogarte ta egintzakbarne,Jesusekbezalaetengabekootoitzeanetaeginkizun salbatzailetan. 30 2 Maisuaren bizibide honen antzera, mundu guztian barna bidal zituen apostoluak, otoitzari eta hitzaren zabaltzeari neka-gabe loturik. 3 SanFrantziskok, bakardadelekuakmaiteagoizan arren,Jaunaren etaApostoluenumtsei jarraituz,otoitzatasalbaziomezuahertsiki elkarganatzen dituen biziera hautatu zuen. 4 Horregatik, ari gaitezenJainkoarengorespenetaneta,berehitzaren gogartetan, gero ta gehiago bizkorturik, gure ekinaren bidez gizakiak Jainkoa maitatzera alai eramanak izan daitezen. 5 Honela, gure otoitz bizitza apostoliko espirituz osorik betea gertatzen da, eta gure apostoliko jardueraotoitz espirituz blaitua.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz