BCCCAP00000000000000000000172
bera bait da Fundatzaile santuaren ondorengoa, gu eta eliz– agintarien tarteko lokarri bizia, Anaiarte osoaren zerbitzu eta onurako hautatua. 2 Era berean, ohora ditzagunmenpetasun eginkoreta arduradunez, Anaiartearengainerakozerbitzariak,Jaunakezarri baitditu artzain bezala eta anaien elkarren arteko uste-onaren arduradun, horrela fedez eta Kristoren maitasunaz Elizarentzako zerbitzu lanari estuago eta ziurtasun handiagoan lotu gakizkion. 11. 1 San Frantziskok, on hutsa den Jainko Aita gurtuz, ikasi zuen sorkari guztienganakomaitasuna, haietan ikusten bait zuen lehen seme ta salbatzaile den Kristoren irudia. 2 Halako Aitaren seme garenez, senti gaitezen gizon-emakume guztien senide, inor bereizi gabe; eta izaki guztiekin bat eginik. anai bezala, opa diezaiogunJaiokoari, on guztien sortzailedenari. izadi osoaren gurtza. 3 Dei berarenindarrezEspirituSantuakbildu gaituta, sustadezagun anaitasun zentzua, otoitz eta elkarte lanaren bidez, Ordena osoan, batipat gure probintzia eta tokiko anaiarteetan. Bizi dezagun orobat, senide-espiritu berbera gure frantziskotar familia bakarra osatzen dugun anaiarreba guztiekin. bai erlijiosoekin, bai sekularrekin. 4 Ebanjelio araberako gure senidetasuna, sozial bizieraren eredu eta legami gertatzen denez, dei bat da gizonentzat beren arteko elkartasuna sustatu eta indarrak batu ditzaten pertsona guztien garapena ta askatasuna hobetzeko, eta gizartearen aurrerapen jator bat lortzeko. 5 Gure anai-bizierak berebiziko garrantziata testimoniozko eragite haundia ditu elkargo eta sozialgintzan; testigantza honen bidez, Jainkoak bultzatzen gaitu zuzentasun eta bake giroan, anaitasuna sortzera eta areagotzera. 12.1 JainkoarenSemea, morroi antzaharturik, ez zenetorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik eta bere bizia guztien salbagarri ematera. 2 Bere irudiko izan nahirik, ez dezagun haundiagoak izatea bilatu, txikiak baizik guztien zerbitzurako, batipat beharraldian eta estualdian daudenen alde, baita erasotzen gaituztenen alde ere. 29
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz