BCCCAP00000000000000000000172

LEHENBIZIKO ATALBURUA KAPUTXINO ANAIA TXIKIEN BIZIERA 1-go Atala: Gure biziera Ebanjelioaren arabera 1.1 Jesukristo gure JaunarenEbanjelioaElizarentzatbere bizi osoaren hasiera da beti, eta munduarentzat bere salbazio-mezua. 2 Elizak, haren bidez, Espiritu Santua gidari izanik, ezagutzen bait du Jesukristo, eta fededunentzat espiritu ta bizia diren hitz eta egintzak jasotzen ditu. 3 San Frantzisko, gure Anaiartearen fundatzaileak onbideratze– hasieratik hartu zuen Ebanjelioa bere bizitzaren eta ekintzaren oinarritzat. 4 Horregatik,Erregiarenhasiera-bukaeran agindu zuen argiro, gorde beharzela, etaTestamentuan baietsi zuengoi-argiz berari aditzera emanik, Ebanjelio santuaren arabera bizi behar zuela. 5 Bere seme garenez gero, saia gaitezen etengabe gero eta hobeto ebanjelioa ezagutzen. 6 Bizitzarengora-beheraguztietanbegoEbanjelioagurelegenagusi; irakur ditzagun sarri bere salbazio hitzak eta gogoeman ere bai gure barnean, Andra Maria Birjinak bezala, gure biziera Ebanjelioaren arabera gero ta gehiago eratu.rik, Kristoren antzeko ahal guztiz izaten saia gaitezen. 2.1 San Frantzisko, Kristoren ikasleleial eta kristau bizitzaren eredu bikainak, irakatsi zien beretarrei Jesukristo behartsu eta apalaren urratsei alai jotzen, berak eraman zitzan Aitarengana Espiritu Santuaren bidez. 2 Kristoren maitasunez suturik, bere antzekoagoak izatearren, so egin diezaiogun berari giza-egiteta ezerestapeneaneta, Eukaristia poz batez ospatzen dugularik, bazko misterioan partaide izan gaitezen bizkunde aintza aldez aurretik dastatuz bera etorri arte. 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz