BCCCAP00000000000000000000172
arabera, kristau bizierareniturburuetaraetengabe itzultzeaetaInstitutoen lehenengo eraginera bihurtzea: garaien ezaugarriei uko egin gabe, ezta espirituaren eta legearen batasunari, horrela Konstituzioak ez daitezen izan idazki legezto edo aholku emaile soilik. GureKapitulu Nagusiakaztertuzituen 1968anzehazki Konstituzioak, eta gero argitaratu ere bai "saio-antzo". Eta 1970 eta 1974an berriz ukituak izan ziren gure Kapituluetan. l 982koKapitulu Nagusian, "Ecc/esiaeSanctae" II,6eta 8 zenbakietan eta Erroma-ko Erlijioso eta Laiko Institutoen Kongregazio Agurgarriak l979ko azaroaren 15an agertu zuen gogoaren arabera, eman zaie Konstituzioei azken ukia, Erroma-ko Aulki Santuari bidaltzeko eran, erabateko onespena eman dezan. Kapitulu Nagusi berak, Eliz-Araudi berriak zekarkenataErlijioso eta Laikoen Kongregazio Agurgarriak 198lko abuztuaren 4an adierazi zigun asmoa betez, batzorde bat aukeratu zen idazkera azter, antola eta Eliz-Araudi berriari egokitu ziezaion. Definitorio Jeneralak, Kapitulu Nagusiaren erabakia betenahirik, eta Erroma-ko Aulki Santuak 1982ko azaroaren' 12an idazkiz eskubide emanik, zehazki mia ondoan, erabateko Konstituzioak argitaratu zituen. Hauek legez indar hartu zuten 1983ko martxoaren 25an, Jaunaren Gizakunde-Adierazpenaren festaburuan, Erlijiosoen eta Apostolutza– Elkarteen Institutoen Kongregazioak erabat baietsi zituen arte. Eliz-Araudi berria l983kourtarrilaren25anlegeeginzen, eta nahitaez agokitu beharizanzitzaizkion gureKonstituzioen atalbatzuk. Horregatik, KongregazioakbaimenaemanziengureNagusigorengoei behin-behineko arauak agintzeko, Eliz-Araudi berriak agintzen zituen eta gure Konstituzioetan ez zeudenei buruz; arau hauek eraman behar ziren hurrengo Kapitulu nagusira. Bitartean, Konstituzioen idazkia, arretaz azter ondoan, bidali zen Kongregaziora, eta honek onartu zuen bera 1986ko abenduaren 25an. Kapitulu Nagusiak l988an arduraz arakatu eta onetsi zituen Defini– torio nagusiak aurkeztu zituen arauak, oraindik Eliz-Araudi berriak agindu-ta, Konstituzioetan ez zeuden haiek. Eta Kongregazioak ontzat eman zituen 1990ko otsailaren 7an. Beraz, latinez idatzirik dauden eta Aulki Santuak onartu dituen Konstituzio hauek jatortzat hartu behar dira, eta herri-hizkuntzeetara egin itzulpenak harekin ados izango dira. 24
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz