BCCCAP00000000000000000000172
SAN FRANTZISKOREN TESTAMENTUA Jaunak era honetan eman zidan neri, anai Frantziskori, penitentzia egiten hastea: bekatutan nengoenean, oso samina egiten zitzaidan legenardunak ikustea. EtaJaunak berak eraman ninduen haien artera eta nik erruk.ia egin nien. Eta haiengandik aldegiterakoan, lehen samina iruditzen zitzaidana, gozo bihurtu zitzaidan arima eta gorputzarentzat; eta pixka bat geroago, mundutik atera nintzen. Halako fedea emanzidanJaunakelizentzat, nonhonelaotoitzegin eta esaten nuen xumeki: Adoratzen zaitugu, Jesukristo Jauna, baita mundu guztian diren zeure eliza denetan ere, eta bedeinkatzen zaitugu, zeure gurutze santuaren bidez mundua erosi zenuelako. Horrenondoren,ErromakoElizasantuaren arabera bizi direnapaizentzat, hainfedehaundiaemanzidanetaematenditJaunak,daukatenapaizgoagatik, ze, erasoaldia baletorkit, beroriengana jo nahi bait <hJL Eta Salomonek eduki zuen adinajakituria baneuka, etamunduhonetako apaizpobretxoak, bizi diren parrokietan aurkituko banitu, haien borondatearen kontra ez dutpredikatu nahi. Eta apaizhorieketa bestedenaknahi dituterrespetatu, maitatu etaohoratu, nere nagusiakbezala. Etaezduthoriengan bekaturik erreparatu nahi, Jainkoaren Semea ikusten bait dut beroriengan eta nere nagusiak bait dira. Eta hori dena honengatik egiten dut: mundu honetan, JainkoarenSeme gorenaren gorputzezko beste ezerikusten ez dudalako, apaiz horiek berek hartu eta berek bakanik besteei banatzen dizkieten Haren gorputz txit santua eta odol txit santua izan ezik. Eta nahi dut, misterio santu hauek gauza guztien gainetik ohoratuak eta beneratuak izatea, eta toki preziatuetan jarriak. EtaJaunaren izen guztiz santuaketaHarenhitz idatziak, inon egokiak ez diren tokietan aurki banitza, nahi ditut bildu, eta erregutzen dut bildu eta toki egokietan jar daitezela. 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz