BCCCAP00000000000000000000172
XI. ATALBURUA ANAIAK EZ DAITEZELA MOJEN MONASTEGIETAN · SARTU Sendo agintzen diet anaia guztiei, ezdezatela susmo txarreko tratu eta harremanik izan emakumeekin, eta ez daitezela mojen monastegietan sartu, horretarako apostolu Aulkiaren baimen berezia daukatenak izan ezik. Eta ez bitez gizon nahiz emakumeen aitabitxi izan, hori dela-eta anaien artean edo anaiengandik zer-esana sor ez dadin. XIl. A TALBURUA MAIRU-HERRIRA ETA BESTE FEDEGABEENGANA DIHOAZENEI BURUZ Jainkoak argiturik, mairu herrira nahiz beste fedegabeengana joan nahi duten anaiek, eska biezaiete horretarako baimena beren ministro probintzialei; baina ministroek ez biezaiote inori joateko baimenik eman, bidaltzeko gai direla ikusten dituzten haiei izan ezik. Gainera, obedientziagatik agintzen diet ministroei, eska diezaiotela Aita santujaunari ErromakoEliza santuarenkardena!bat, anaiarte honen gobernari, zaindari eta zuzentzaile izango dena, horrela, beti Eliza santu beronen oinetan esaneko etamenpeko egonez, eta fede katolikoan sendo iraunez, zinez hitzeman genituen pobretasuna, umiltasuna eta Jesukristo gure Jaunaren Ebanjelio santua gorde ditzagun. Beraz, inori ez bekio zilegi gure onespenaren orri hau urratzea edo berari ausarkeriaz kontra egitea. Hala ere, bat edoren bat horretera ausart baledi. jakin beza halakoak Jainko ahalguztidunaren eta haren apostolu Pedro eta Paulo dohatsuen haserrea izango duela bere gain. letranen emana.Azaroarenhogeitabederatzian,gureAitasantutzaren zortzigarren urtean. 13
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz