BCCCAP00000000000000000000172
predikatzera, baldin eta Ordena honetako ministro jeneralak aztertu eta onetsi ez badu, eta beronek predikatzeko eginkizuna eman ez badio. Oharterazten etaeskatzendiet gaineraanaiei, egitendutenpredikuanhitz neurtuaketagarbiakesanditzatela,herriarenprobetxu etaeraikuntzarako, makurkeriak eta bertuteak hotseginez, zigorra eta aintza, eta guzti hori prediku laburrez, hitz laburra egin bait zuen Jaunak lur gainean. X. ATALBURUA ANAIAK OHARTERAZI ETA ZENTZARAZTEAZ Beste anaien ministro eta zerbitzari diren anaiek, bisita etaoharterazi bitzate beren anaiak, umilki eta maitasunez·zentzarazi bitzate, eta ez biezaiete agindu haien arimaren eta gure Erreglaren kontrakoa den ezer. Menpeko diren anaiek, berriz, gogoan izan bezate Jainkoagatik uko egin ziotelaberen nahiari. Beraz, sendo agintzendietberenministroeiobeditzeko, Jaunari gordetzeahitz-emanziotengauzaguztietan,baldinhitz-emandakoak beren arimaren eta gure Erreglaren kontrakoak ez badira. Eta, nonahi daudela ere, anaiak ohartu eta konturatuko balira ezin dutela Erregla espiritualki gorde, berenministroenganajotzekoobligazioaetaeskubidea edukiko dute. Eta ministroek egin biezaiete harrera on eta gozoa, eta halako adiskidetasuna izan bezate haientzat, non ondorioz nagusiek beren morroiei bezala haiek esan eta egin ahal diezaieten; halaxe izan behar bait du, ministroak anaia guztien morroi izan daitezela. Oharterazten eta eskatzen diet, gainera, Jesukristo Jaunagan, anaiak gordedaitezelainolakoharrokeriatik,haundiuste, bekaizkeria, dirugose, mundu honetako gauzen kezka eta gehiegizko arduretatik, gaizki esaka eta marmarrean aritzetik; eta eskolarik ez dutenek ez bezate eskola ikastearen kezkarik izan, baizik kontu egin bezate, beste edozeren gainetik, Jaunaren espiritua eta haren egintza santua edukitzea behar dutela irrikatu. Hari beti bihotz garbiz otoitz egitea, umiltasuna iristea, eta erasoaldi eta gaixoaldian pazientzia izatea, eta guri eraso, errieta eta salaketaegitendigutenakmaitatzea, Jaunakesatenbaitdu: Maita itzazue zeuen etsaiak, eta egin otoitz erasotzen eta gezurretan salatzen zaituztenentzat. Zorionekoak zuzenagatik erosotuak, hauena bait da zeruetako erreinua. Azkeneraino irauten duena salbatuko da. 12
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz