BCCCAP00000000000000000000172
VII. ATALBURUA BEKATU EGITEN DUTEN ANAIEI EZARRI BEHAR ZAIEN PENITENTZIAZ Anaietako batzuek, etsaiak zirikaturik, bekatu astuna egin balezate - anaienartean,Ministroprobintzialenganabakarrik jo behardelaerabakita dagoen bekatu horietakoa-, beude beharturik anaia horiek haiengana joatera lehen-bait-lehen, luzapenik gabe. EtaMinistroek berek, apaizak direnean, errukiz penitentzia ezar biezaiete; baina, apaizak ez direnean, ezar erazi biezaiete Ordenako beste apaiz batzuren bidez, Jainkoaren aurrean ongien iruditzen zaien eran; eta kontu izan bezate ez daitezen inoren bekatuagatik haserretu edo beren onetik atera, haserretzeak eta asaldatzeakkaritateagaleraztenbaitdu,bai norberaganetabai besteengan. VIII. ATALBURUA ANAIARTE HONETAKO MINISTRO JENERALA HAUTATZEAZ, ETA PENTEKOSTEKO KAPITULUAZ Anaia guztiak beude behartuak Ordena honetako anaia bat anaiarte osoaren ministro jeneral eta zerbitzaritzat hartzera, eta beude berari obeditzera estu behartuak. Hura hiltzen denean, ministro probintzialek eta kustodioek aukera bezate ondorengoa Pentekosteko kapituluan. Ministro probintzial guztiek bildu behar dute kapitulu horretera, minis– tro jeneralak erabakitako tokian; eta hori hiru urtetik hiru urtera, nahiz epe luzeagoz edo laburragoz, ministro hark berak agindu bezalaxe. Eta inoiz irudituko balitzaie ministro probintzial eta kustodio gehienei, ministro hori ez dela gauza anaien zerbitzu eta onerako, hautespena egitea dagokien anaiak beude behartuak beste anaia bat ministro bezala aukeratzera Jaunaren izenean. Eta Pentekosteko kapitulu ondoren, mi– nistro eta kustodioetako bakoitzak, nahi izanez gero eta egoki ikusten baldinbadu,urte bereanbilditzakebehin anaiak.kapituluraberekustodian. IX. ATALBURUA PREDIKARIEZ Anaiekezbezatepredika inongo gotzainenelizbarrutian, hark galerazi egin baldin badie; eta ez bedi anaiarik inolaz ere ausartu herriari 11
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz