BCCCAP00000000000000000000172

sasoien eta lurraldeetako hotzaren arabera, beharrak eskatzen duela ikusten duten neurrian; beti honako hau zutik utziz: ez dezatela, esan bezala, diru edo txanponik har. V. ATALBURUA LAN EGITEKO ERAZ Jaunak emanik, lan egiteko grazia duten anaiek, zintzo eta debozioz lan egin bezate, arimaren galgarri den alferkeria uxatuz, otoitz eta debozio santuaren espiritua ez itotzeko eran; izan ere, hori behar dute zerbitzatu beste gauza guztiek. Eta lan-saritik, diru edo txanponik ez, baina gorputzari beharrezko zaizkionak jaso ditzakete, bai berentzat eta bai berenanaientzat, etahori apalki, Jainkoarenzerbitzariei etapobretasun guztiz santuaren jarraitzaileei dagokienez. VI. ATALBURUA ANAIAK EZ DAITEZELA EZEREN JABE EGIN, ETA LIMOSNA ESKATZEAZ, ETA GAIXORIK DAUDEN ANAIEZ Anaiekez bezate ezerberentzathar, ez etxe,ez toki, ezbestegauzarik. Eta mundu honetan erromes eta atzerritar bezala, Jauna pobretasun eta apaltasunean zerbitzatuz, bihoaz konfidantzaz limosna eske; eta ez dute lotsatu behar, Jauna guregatik behartsu egin bait zen mundu honetan. Hau da goi-goiko pobretasunaren bikaintasuna, zuek. ene anaia txit laztanok, zeruetako erreinuaren oinordeko eta errege bihurtu zaituztena, hemengo ondasunetanbehartsu, bainabertueetan aberats egin zaituztena. Hau izan bedi zuen senipartea, bizidunen herrira daramana; eta beroni, anaiamaite-maiteok, oso-osorik aWkirik, ez dezazuela, Jesukristo gure Jaunaren izenean, sekula beste ezer zerupean eduki nahi. Eta anaiak, nonahi aurkitzen direlarik, etxeko bezala ager bitez elkarrenartean, etakonfidantzazagerbiezaio batak besteari berebeharra; izan ere, amak bere haragizko semea maitatzen eta hazten baldin badu, zenbat arreta haundiagoz ez ote dumaite eta hazi beharko bakoitzak bere anaiaespirituala? Etahorietako bat gaixo baledi, beste anaiek behardute zerbitzatu, haiek berei egitea nahiko luketen bezalaxe. 10

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz