BCCCAP00000000000000000000172

111. ATALBURUA OFIZIO-OTOITZAZ ETA BARAUAZ, ETA ANAIEK NOLA IBILI BEHAR DUTEN MUNDUAN ZEHAR Anaiaklerikoekerrezabezate ofizio-otoitzaErromakoElizasantuaren gisa, salmutegia izan ezik, eta horretarako eduki ditzakete brebiarioak. Anaia laikoek, berriz, esan bitzate hogeitalau Gure Aita maitinetarako, gorespenetarako bost, eta prima, tertzia, sexta eta nona, horietako bakoitzerako, zazpi, bezperetarako hamabi, konpletetarako zazpi, eta hildakoen alde egin bezate otoitz. Eta barau egin bezate Santu Guztien jaian hasi eta Jaunaren Jaiotz egunera bitartean. Jaunaren Agerkundean hasi eta hurrengo berrogei egunetako garizuma santua, Jaunak bere barau santuaz sagaratu zuena, beren borondatez gordetzen dutenak, Jaunak bedeinka ditzala, eta gorde nahi ezdutenak ezbitez behartuak izan; Jaunaren Biztuerara arteko beste garizuma hartan, ordea, barau egin bezate. Eta Gainerantzeko garaietan ez bezate barau egiteko obligaziorik eduki, ostiralez izan ezik. Baina ageriko behar-aldian,ezbitezanaiakgorputzeko barauaegiterabehartuak izan. Jesukristo Jaunagan aholku ematen diet neure anaiei, oharterazteneta eskatzen, munduan barrena dihoazenean, ez daitezela hitzez eztabaidan eta sesioan ari, eta ez dezatela inor juzga, baizik izan daitezela bihotz oneko, baketsu etaneurritsuak, otzan eta apalak,guztiei egoki, beharden bezala, hitzeginez. Eta ez bitez zaldiz ibili, premia larria, edo gaixo egoteak horretera behartzen ez baditu. Eta edozein etxetan sartzen direlarik, aurrena hauxe esan bezate: Bakea etxe honi. Eta Ebanjelio santuak dioenez, zilegi bekie aurrean jartzen dizkieten janari guztietatik jatea. IV. ATALBURUA ANAIEK EZ DEZATELA DIRURIK HAR Sendo agintzen diet anaia guztiei inolaz ere ez dezatela diru edo txanponikhar,ezberenezetaezbesteinorenbitartez; gaixoenpremietarako, ordea, eta beste anaiak jazteko. ministroek bakarrik eta kustodioek, adiskide espiritualen bidez, har bezate kontu haundia, tokien, urte- 9

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz