BCCAP000000000000047ELEC
Grecia-tarren tirso-a, eta besta hori Céres yainkosaren ohoretan egiten zi- tuztenetarik? Aita Policarpo-ri ene esker khartsuak, nahiz ez dutan haren ezagutzaren ohorea. Eta zuk onhartzkitzu ene esker eta goraintzi amultsuenak En. Zubiri IRUREN Neguilaren 29-an, 1934-an Aita Donosti-ri, Lekarotzen Ene begirune eda errespetu guziko yauna: Angel Irigaray, Irular, gure adichkideak eman dauzkit zure panez go- resmenen bizienak ene idazti eskuarazkoak hain gochoak kausitu dituzula- kotz. Zure amultsutasunari itzultzen ditut bihotz zolatik ene esker beroenak. Zu bezalako gizon argitu eta biphil baten goresmenek ohore haundia egiten daate. Milesker, yauna. Aspaldidanik gogoratzen zait ene idazti hoberenekin libumchka baten egitea, sari merke bathean saltzeko gisan. Irularrek ere hori bera erraiten daat: behar nukela libumño batian bildu, sail pollitenak hautatuz. Bainan ez baitakit izain duen arrakastarik, ezniz ausarkatzen chahubide hortan sartzerat . Orai barka nezazu, yauna, zure musikatzalezko eremuetan ene sudu- rraren sartzea, bainan eskual-herriko zer guziak suharki maite baititut, horra zergatik ausartatzen niz ene chede bat zuri ikusaraztea. Badakizu Chubero, Benabarre eta Laphurdiko dantza hutsa dela Yantza- yauzia (le saut basque). Enetzat, (barka nezatela Baztandarrek) Muthil- dantza handik hartua da. Heien soinuak edo aireak eskualdun errokoak dira. Yantza-yauziaren aireak deitzen dira Laphurtarrak, Chuberokwak, Bachena- bartarrak, Luraiderrak, Chibandarrak eta Muchikonak. Huntakoak igonzen (bialtzen) daukitzut paperrian finkatuak ikhus ditzamn nolakoak diren. Eta beiratu (gordetu) nahi baititut, othoitzten zitut ikhusi ondoan itzul nezazun, aitzinetik nekheaz eskerrak emanik.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz